Zure botoa jaso dugu! Mila esker zure parte-hartzearengatik.
Aurrekontu irekiak
Abadiñoko Udalak 130.000 euroko aurrekontu parte-hartzaile berriak jarri ditu martxan herritarren proposamen eta proiektuak bultzatzeko. Prozesua, hiru zati nagusietan dago banatua: Proposamen bilketa, proposamenen analisia eta amaierako bozkaketa.
Lehen zatian, 16 urtetik gorako biztanle guztiek proposamen bat argitaratzeko aukera izango dute urriaren 28tik eta azaroaren 17ra. Azaroaren 17an proposamen guztiak jasoko dira eta azaroan zehar Udaleko taldeak irakurriko dituzte.
Araudia betetzen duten proposamen guztiak, amaierako bozkakerako aukeratuak izango dira. Amaierako bozkaketa abenduan burutuko da. Abadiñon erroldatutako herritarek, proposamen horiek puntuatuko dituzte eta puntu gehien dituzten proposamenak martxan jarriko ditu Udalak.
Abadiñoko Udalak, proposamen bilketan jasotako proposamen guztiak jaso eta aztertu ditu. Bideragarritasun teknikoa betetzen dituzten proposamen guztiak, bozketa fasera pasa dira.
Orain, abenduaren 11 eta abenduaren 27 bitartean, bozketa fasean arituko gara.
Bozkatzeko, diru poltsa bakoitzetik gogoken dituzun proposamenak aukeratu behar dira, gogokoenari puntu bat emanez eta besteei bi eta hiru puntu emanez hurrenez-hurren.