Dagoeneko kontua dut Eman izena!

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Nola parte hartu

Abadiñoko Udalak 130.000 euroko aurrekontu parte-hartzaile berriak jarri ditu martxan herritarren proposamen eta proiektuak bultzatzeko.

Prozesua, hiru zati nagusietan dago banatua: Proposamen bilketa, proposamenen analisia eta amaierako bozkaketa.

Lehen zatian, 16 urtetik gorako biztanle guztiek proposamen bat argitaratzeko aukera izango dute urriaren 28tik eta azaroaren 17ra.

Azaroaren 17an proposamen guztiak jasoko dira eta azaroan zehar Udaleko taldeak irakurriko dituzte. Araudia betetzen duten proposamen guztiak, amaierako bozkakerako aukeratuak izango dira.

Amaierako bozkaketa abenduan burutuko da. Abadiñon erroldatutako herritarek, proposamen horiek puntuatuko dituzte eta puntu gehien dituzten proposamenak martxan jarriko ditu Udalak.

Aurrez aurre

Nola parte hartu?

Proposamenak digitalki aurkeztuz, zein bertaratuz egin ditzakezu:

  • Aurrez aurre: Udal bulegoetan, Errotan edo Mediatekan mahai bat topatuko duzue prozesuaren informazio guztiarekin. Bertan, proposamena presentzialki argitaratzeko aukera izango duzue, fitxa betez. Derrigorrezkoa da NANa edo identifikazio dokumentu bat ekartzea.
  • Digitalki: Eman ezazu izena atarian eta aurkeztu proposamen bat eskuko telefonoa edo beste gailu bat erabiliz.

Nork aurkez dezake proposamen bat?

  • 16 urtetik gorako herritar guztiek aurkeztu ahal izango dute proposamena.
  • Abadiñoko Elkarteen Udal Erregistroan izen emanda dagoen nortasun juridikoko edozein entitatek (elkarteak edo taldeak) egin dezake proposamena.
Herritarrak
Bozkatu

Nork eman dezake botoa?

  • Abadiñon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek.
  • Bozketa digitalki eta aurrez aurre egin ahal izango da. Digitalki atari honen bidez egingo da. Bozketa presentzialari dagokionez, botoa emateko, Udal bulegoetara, Errotara edo Mediatekara joan beharko duzu zure NANa edo zuen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin.

Zein ezaugarri izan behar ditu aurkeztutako proposamenak?

  • Argitaratutako proposamenak Abadiñoko Udalaren eskumenekoa izan behar du.
  • Proposamen zehatz eta interes publiko duna izan beharko du.
  • Aurkeztutako proposamenak 1.000€-ko kostu minimo bat izan beharko du.
Ezaugarriak